XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurrin utzi dute honez gero teatro abandonatua, baina arin doaz oraindik.

Bi kale gorago geldituko nauk, diotse Mikelek bere lagun biei.

Auto gorritik jeistean, zigarro bat atera du boltsilotik, izeki eta kehea putz eginaz; saindu zeken batentzako intsentsua.

Hobeto imintzen du gerrian, jertseiaren gainetik ukituaz, bere firebird hotza.

Espaloi bazterrean paper zimurtuak, botila hautsiak, eta zigarrokinak.

Belatzea ihintzagarrez bezala adatsa ur tanta zuriskaz estaltzen zaionean, oraindik oilar burruka baten aretoa da bere bihotza.

NESKA ILEGORRIA KALEAN Argitu dira denden izenak eskaparate gainetan, eta leihoetakoak etxe handietan; milaka argi begi axolagabeentzat.

Ez du inork gauaren sekretorik igartzen.

Behera begira doa Miren karrika buztian zehar, lanbroaren azpian; ihintzagarrez estaliriko urregorria da bere burua.

Urak gasoil eta olio usaina altzatzen du asfaltoan.

Andere tipi batek hede luze batez loturik darama zakur tipi bat, zeinak atzeko zangoa altzatzen bait du hamar metrotarik hamar metrotara, anderetxoa geldiaraziaz.

Obretan ari dira eta oholez beterik dago espaloia; ohol labanak eta auto bozinak.

Edifizio handi bat obretan, eta trenbidea ere berriztatzen han behean.

Neskato batek, guardasola altzatu eta, karta bat sartu du buzoi lodi batetan; metalezko upelarentzako konfidentzia sentimentalak.

Zuhaitz biluzi batzuren aldemenetik iragaiten da Miren, (...).